Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako BILBOKO KALEALDIA programaren XI. edizioa uztailaren lehenengo hamabostaldian izango da; aurten ere, Bilbo antzerkiaren, zirkuaren eta kaleko arteen hiriburua izango da egun horietan.

·

Zabalguneko eta zentro historikoko plazak eta kaleak leku ezin hobeak izango dira hainbat ikuskizunez gozatzeko. Ikuskizun horiek artista berriek eta ospe handikoek, bertakoek eta kanpokoek egindakoak izango dira eta, ziur gaude, ederto pasatuko dute umeek zein nagusiek.

·

Bilbotarrak eta kanpotik bisitan etortzen direnak harrituta geratuko dira aire zabalean antzerki-eszenatoki handia dagoela ikustean; gainera, kultur hiria, irekia eta abegikorra dela ohartuko dira.

facebook twitter Google Buzz MySpace delicious